|
Tolosako 3x3-a arrakastatsua izan zen beste behingoz
Pasa den Ekainak 13-an, urtero bezala, Tolosako XI Street Basket txapelketa ospatu zen. Goizean, alebin eta infantilak aritu ziren nor baino nor, Gernikako Arbola plazan eta arratsaldean berriz, txapelketa San Frantzisko ibiltokira bueltatu zen, bertan koadrilen arteko partiduak jokatuz.
|