castellano | euskera | contacto

Noticias

Fisikoki oso indartsu hastea erabaki genuen, baina

17/06/2009 - Koldo Arsuaga - TAKEko lehendakaria Indartsu, pardida gehinak irabaziz hasi ziren Bide Bide Ibizakoak, baina gauzak okertzen joan zaizkie. (Tolosaldeko Hitza - 2009/06/16)

TAKE en prensa. Nazional mailan lehiatu da azken denboraldian Bide Bide Ibiza saskibaloi taldea. Indartsu eta gogoz hasi zuten denboraldia, baina partidak aurrera joan ahala gauzak aldatuz joan ziren. Hala ere, gustura daude TAKEkoak, maila mantentzea lortu baitute, eta hurrengo urtean ere, ahal duten guztia emateko prest baitaude.

Zein da bukatu berri den denboraldiaren inguruan egiten duzuen balorazioa?

Ona, izan ere, gure hasierako helburua maila mantentzea zen, eta lortu dugu. Iazko denboraldiarekin alderatuz, kontrakoa izan da. Oraingoan, oso indartsu hasi ginen eta lehendabiziko partidetan alde polita atera genuen. Igoera fasean sartzeko aukerak zituztenen artean jarri ginen lehendabiziko jardunaldietan, baina gero, jokalariei luze egin zaie, eta nahiko gogorra egin zaigu bukaera.

Denboraldia horrela joan zitekeela espero al zenuten?

Bai, horrela izango zela pentsatzen genuen. Bagenekien, taldean garrantzitsuak diren horiek, hasieran dena emateko prest egongo zirela, baina bukaeran ezingo zutela hor egon. Baja dezente izan ditugu. Izan ere, helduenei denboraldia luze egiten zaie. Dena den, honek alde onak ere baditu, taldeko gazteenek asko jokatu baitute azken jardunaldietan. Hurrengo urtean, junior mailako batzuk igoko dira, eta aurtengoarekin, lan pixka bat aurreratu dute, gutxiengo esperientzia bai baitute.

Zergatik eman da jaitsiera hori denboraldiaren amaieran?

Fisikoki oso indartsu hastea erabaki genuen, baina hori ordaindu egin behar izan dugu. Hilabete askotan ezin baita erritmo hori mantendu. Bigarren fasean, entrenatzeko arazo gehiago izan genituen. Hala, galtzen hasi ginen, eta dinamika horretatik ezin izan ginen atera. Hamarretatik zazpi galdu egin genituen nahiz eta alde txikiarekin izan. Partida gehienetan aurretik joan ginen, ez ginen besteak baino gutxiago izan, baina fisikoki nekatuta amaitu genuen.

Taldea oro har, nola ikusi duzu?

Ongi, gustura. Hurrengo denboraldirako berriz, gauzak aldatu egingo dira. Orain arte izan dugun entrenatzaileak taldea uzten du, eta Jon Gonzalezen esku geratuko da taldea. Gaztea da, eta berarentzat erronka berri bat izango da.

Datorren denboraldian beraz, zenbait aldaketa izango dira.

Taldea gaztea izango da. Kike eta Kaiet lehendabiziko taldean ez dira izango, erreserban egongo dira. Beterano gisa Goar eta Haritz geratuko dira. Gainerantzean talde gaztea izango da. Lau junior igoko dira. Zortzi jokalari aurreko berdinak izango dira, eta lau, berriak. Erronka berri bat izango da. Alde batetik, talde freskoa izango baita, baina aldi berean, esperientzia gutxikoa. Ea apustua ongi ateratzen den. Ongi ateratzen bada, urte askotarako taldea izango da.

Gainerantzean, jokalari gazteak ba al daude?

Bai, harrobi handia dago. Bi edo hiru urtetan, talde kopurua bikoiztera iritsi gara. Aurten, hamabi talde izan ditugu. Jende ugari dago. Urtetik urtera jende gehiagok ematen du izena. Bestalde, hurrengo ikasturterako proiektu berri bat dugu, non ikastetxeekin hitzarmen bat sinatuko dugun, hauekin batera lan egiteko, eta saskibaloia bultzatzeko.

takesb.com-eko erredakzioa

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

Últimas noticias

Orbela Taberna
Tovar Iturgintza
Oria Electricidad