castellano | euskera | contacto

Noticias

Kadete nesken porrota Easo-ren aurrean

02/03/2010 - TAKE Aralar kirolak kadete nesken taldeak ezin izan zuen garaipena lortu Easo indartsu baten aurka.

Cadete. Haize arriskutsuaren abisua emana egon arren Donostiko Bidebietako polikiroldegira joan behar izan zuten partidua jokatzera larunbat arratsaldean. Gaixotasunak, lesioak eta aipaturiko haizea zirela eta, hiru kadetek bakarrik joan ahal izan zuten jokatzera. Hori zela eta, bost infantil neskek joan behar izan zuten hauen bajak ordezkatzera. Ohiko entrenatzaileek (Aza eta Ioritz) ere ezin izan zutenez joan Aitziber eta Julen egin ziren taldearen kargu. Honela, Aitziber-ek fitxekin duen abilezia bikainari esker, zortzi jokalariz osaturiko talde berri honek jokatzea lortu zuen. Aipatu beharra dago infantil neskek astean zehar izan zuten erritmoa (osteguneko eta larunbat goizeko partiduak).

Partidua hastean oso gogotsu irten ziren kantxara tolosarrak eta aurkariek lehen laurdenean abantaila txiki bat lortu arren, oso zaila egiten zitzaien saskiratzea. Honela, 19-13 amaitu zen laurden hau. Bigarren laurdena ere maila altuarekin hasi zuten TAKE-ko neskek, baina markagailuan aurkaria aurreratuko zuela zirudienean hau esnatu eta abantaila handitzea lortu zuen (45-31). Tolosarrak bitartean gutxinaka-gutxinaka faltaz betetzen hasi ziren.

Hirugarren laurdenean erasoan arazo gabe jokatu arren, defentsan lan falta egon zen eta tolosarrek eginiko faltak aprobetxatuz aurkariek 21eko abantaila lortu zuten markagailuan (69-48). Aipatu beharra dago Itxaso "zikloi tropikalak" eginiko falta guztiek beraz aparte bere taldekide batzuen kanporaketa ere ekarri zutela. Azken laurdena guztira bost jokalariekin eta oso nekaturik jokatu zuten urdinek. Hori zela eta, aurkariek abantaila bikoiztea lortu zuten oso bizkor kontraeraso asko eginez. Honela, partidua 109-52-ko markagailuarekin amaitu zen.

Partidua galdu arren algara asko ikusi ziren tolosarren aulkian eta azken finean kirol honetako helburu garrantzitsuena hori lortzea da. Beraz, arratsalde aprobetxatua izan zen.

takesb.com-eko erredakzioa

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

Últimas noticias

Orbela Taberna
Tovar Iturgintza
Oria Electricidad