castellano | euskera | contacto

Noticias

Garaipen ederra Aurrera TAKE-k Antigua Luberri-ren aurka

10/03/2010 - Erraztasun handiarekin nagusitu ziren (75-30) donostiarren aurka.

Cadete. Oso partidu ona gure mutilek jokatu zutena Antigua Luberri-ren aurka. Nahiz eta lehen minutuetan berdintasuna egon bi taldeen artean, azkar jarri ziren aurretik markagailuan urdinak. Oso defentsa ona erakutsiz eta bizkor jokatuz erasoan, 31-13 joan ziren lehen atsedenaldira.

Baina benetako maila azkeneko bi laurdenetan eman zuten gaztetxoek, donostiarrek 17 puntu bakarrik sartu bait zituzten bigarrengo 20 minutuetan. Defentsa bikaina eginez eta kontraerasoan azkar atereaz, aldeak asko haunditu ziren. Bukaeran 75-30 markagailu esanguratsua. Aipatzekoa Andoni Elustondo-k eginiko partidua: 28 puntu (antolatzaile eta hegaleko postutan jokatuz) eta defentsan ere lan bikaina eginez.

Hurrengo partidua, larunbatean goizeko 10:30 Usabalen, INTERNACIONAL-en aurka.

takesb.com-eko erredakzioa

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

Últimas noticias

Orbela Taberna
Tovar Iturgintza
Oria Electricidad