castellano | euskera | kontaktua

Albisteak

Azkarrago jokatzeko asmoa daukagu denboraldi honet

2009/09/25 - Datorren astean jokatuko du lehendabiziko jardunaldia Bide Bide Ibizak; Gonzalez izango dute gidari. (Tolosaldeko Hitza - 2009/09/25)

TAKE Prentsan. Aste bat, eta egun bat besterik ez zaio falta Bide Bide Ibiza saskibaloi taldeari denboraldia hasteko. Nazional mailan jokatzen dute hauek, eta egun gutxi barru ikusi ahal izango dira kantxan. Aurten, aldaketa ugari dituzte Tolosaldekoek, tartean entrenatzailea. Orain, Jon Gonzalez izango baitute gidari.

Lehendabiziko partida, urriaren 3an. Nola ikusten duzu?

Zornotzan jokatuko dugu. Hasiera zaila izango da, etxetik kanpo eta talde gogor baten aurka izango baita. Baina, ahal duguna egingo dugu.

Entrenatzen ez, baina talde honetan berria zara. Aldaketa handia al da?

Gazteekin aritu naiz orain arte, eta hauei, dena erakutsi beharra zegoen. Orain berriz, suposatzen da esperientzia badutela, eta ez dagoela dena azaldu beharrik. Hauekin taktikoagoak dira entrenamentuak.

Hasteko gogoz al zaude?

Bai, gogo handiarekin. Jolasteari utzi nion duela urte batzuk eta entrenatzaile lanetan hasi nintzen. Gustuko dut entrenatzea.

Beterano batzuk joan dira, eta talde gaztea da oraingoa?

Bai, batzuk utzi dute, eta oro har, talde gaztea da. 18 urteko lau jokalari daude, eta hauek harrobitik datozenak dira. Zaharren taldea betidanik ezagutu dute, eta orain beraiei iritsi zaie hor egoteko garaia.

Zeintzuk dira taldearen ezaugarriak?

Besteekin alderatuz, talde txikia da alturaz. Hori dela eta, daukagun azkartasunaz baliatu beharra daukagu. Fisikoa falta zaigu agian, baina izugarrizko gogoa daukagu, eta batak bestea konpentsatzen du.

Aurreko jokatzeko moduarekin alderatuz, aldaketarik egingo al duzu?

Bai, joko aldetik desberdintasunak egongo dira. Azkarrago jokatzeko asmoa daukagu aurten. Hala ere, aurreko entrenatzaileak urte asko egin ditu lan horretan, eta zaila izango da egun batetik bestera, taldearen jokatzeko modua aldatzea. Denbora aurrera joan ahala ikusiko dugu zer gertatzen den.

Joan den denboraldian, taldearen hasierako helburua maila mantentzea zen. Oraingoan?

Oraingoan ere bai. Maila berean mantentzea lortu behar dugu. Bizkaia aldean talde oso onak daude, eta zaila da hauei aurka egitea.

takesb.com-eko erredakzioa

Konpartitu:
facebook twitter yahoo! google meneame

Azken albisteak

Orbela Taberna
Tovar Iturgintza
Oria Electricidad