Seniorra. Lehen minutuetan partidua ondo hasi arren, segituan zapuztu zen azken hilabetean entrenamenduetan egiten ari den lan ona. Hasierako abantaila murriztea lortu zuen momentuan ia amaitutzat eman zen partidua lehen laurdenaren amaieran.
Hortik aurrera etxekoak nahi eta ezin batean murgildu ziren. Tabirakok bere erreboteko lana baliatuz (etxekoak bikoiztu zituen arlo honetan) aukera asko izan zituen saskiratzeko (19 baloi jabetza gehiago). Gogoz lan egin arren tolosarrek ez zuten aldea murrizterik izan eta partidua durangarrentzat izan zen.
Hurrengo partidua Paduran izango da. Lanean jarraitu behar da emaitza hobeak lortzeko.
takesb.com-eko erredakzioa