castellano | euskera | kontaktua

Albisteak

Garaipen estua TAKE Tolosa juniorrentzat

2010/01/31 - Denbora amaituta zegoela Oscar-ek sarturiko jaurtiketa libre bati esker garaipena etxean geratu zen (60-59).

Jubenila. Bigarren faseko lehenengo partida jokatu zuten larunbat goizean jubenilek. Aurrean, EASO Haizea taldea, lehenengo fasean ere multzo berean zegoen taldea. Lehenengo faseko norgehiagokan tolosarrak 5 besterik ez ziren joan jolastera eta hala ere 7 puntuko errentaz bakarrik galdu zuten.

Beraz, atzoko partida bigarren fasea modu onean hasteko aukera ezin hobea zen. Hasieran donostiarrak oso kontzentratuta sartu ziren kantxara, eta 2-8 partzialaz etxeko taldearen hutsartea behartu zuten. Hutsartea eta gero, gure mutilak esnatu egin ziren eta markagailua 2 puntuko aldearekin bakarrik uztea lortu zuten lehenengo laurdenaren amaieran (12-14).

Bigarren laurdenean gauzak ez ziren asko aldatu. EASOkoak zona itxi batean sartu ziren baina ez zuten lortu tolosarren erasoa guztiz gelditzea eta berdintasuna izan zen nagusi laurden honetan. Atsedenaldian beraz, bi puntuko aldea mantendu zen (26-28).

Hirugarren laurdena berdintasunez hasi zen, baina donostiarrak zonan defenditzeari utzi zioten eta tolosarrek hau baliatu zuten markagailuan alde pittin bat hartzeko. Defentsan egindako lan onari esker kontraeraso azkarrak atera zituzten eta hori baliatu zuten hirugarren laurdenaren amaieran 3 puntuko aldea lortzeko (47-44).

Azken laurdenaren hasiera hirugarrenaren jarraipen bat izan zen. Tolosarrek saskiratze errexak lortzen zituzten eta donostiarrek ez zuten saskirako bidea aurkitzen. Etxekoek 10 puntuko aldea lortu zutenean etorri zen kanpotarren hutsartea. Hemendik aurrera gure mutilek lo hartu zuten eta ez zuten zeukaten errenta mantentzen jakin. Azken minutuan 57-57 zen emaitza. Azken minutu horretan, lapurtutako baloi baten ondorioz Andoni-k markagailuan aurretik jarri zituen tolosarrak. Baina 15 segundu besterik falta ez zirenean, kanpotarrek saskiratzea lortu zuten. Azken segundo horietan Oscar-ek erasoan hartutako errebote bat baliatu zuen falta lortzeko eta denbora amaiturik zegoela bi tiro libre bota beharko zituen. Markagailua 59-59 zen. Lehenengo jaurtiketa ez zen sartu eta emozioa eta baita urduritasuna ere handitu egiten ziren. Bigarren jaurtiketa sartu egin zuen tolosarren pozez.

Bigarren fasea ondo hasi eta gero, ez zaio lana egiteari utzi behar sentsazio on hauek ez galtzeko.

TAKE Tolosa: Ioritz (8), Mikel (2), Andoni (13), Erik (9), Iņigo (4), Oscar (1), Iker (5) eta Asier (18).

takesb.com-eko erredakzioa

Konpartitu:
facebook twitter yahoo! google meneame

Azken albisteak

Orbela Taberna
Tovar Iturgintza
Oria Electricidad