castellano | euskera | kontaktua

Albisteak

Ekhi TAKEko infantil neskek merezitako garaipena lortu zuten etxean

2010/02/01 - Bigarren faseko lehen partiduko porrotari aurre eginez, garaile irten ziren bigarren jardunaldian (41-31).

Infantila. Partiduaren haseratik indartsu hasi ziren Tolosako neskak. Banakako defentsa gogor eta banakako joko ezinhobe baten ondorioz 10-2ko partzialarekin amaitu zuten lehenengo laurdena. Bigarren laurdena oso parekatua izan zen, joko azkarregia egiten saiatu ziren etxekoak eta ez zuten euren lekua aurkitzen jakin.

Atsedenaldiaren ondoren Añorgako neskak partiduko emaitzari buelta emateko asmotan atera ziren euren bosteko indartsuenarekin, baina markagailuan diferentzia murriztu arren, ez zuten euren helburua lortu eta Ekhi TAKE-ko neskek 4 puntuko abantailarekin amaitu zuten hirugarren laurdena.

Azken laurdenean, etxekoek konfidantza berreskuratu zuten eta kontraeraso azkar batzuen ondorioz 41-31-ko markagailuarekin lortu zuten garaipena.

Zorionak neskak!!

1,2,3 TAKE!! EHHHH!!!

takesb.com-eko erredakzioa

Konpartitu:
facebook twitter yahoo! google meneame

Azken albisteak

Orbela Taberna
Tovar Iturgintza
Oria Electricidad