Kadetea. Asteburu honetan garaipena lortu du aspaldiko partez Aurrera TAKE.k, partiduan zehar nagusitasun handia erakutsiz gainera C.D. Internacional - C -ren aurka.
Lehen laurdenaren hasieratik garbi geratu zen nor izango zen nagusi partidu amaieran, laurden honetan defentsa txukun bati eta erasoko joko txukunago bati esker, oso erraz gailendu zitzaiolako gure taldea talde donostiarrari. Aurkariek lan eskaxa egin zuten defentsan eta horri etekin ona atera zioten Aurrera TAKEkoek. Laurden amaieran 9-18ko emaitza zen.
Bigarren laurdenean, lehenengoko lanari jarraipen ona eman zioten erasoan asmatuz eta defentsan gogoz jardunez. Ez dago esateko askoz gehiago, lehen zatian partiduak ez zuelako emozio handiegirik izan taldeen arteko mailan zegoen aldeagatik. Laurden hau 19 eta 39 amaitu zen.
Hirugarren laurdenean gure taldeari gehiago kostatu zitzaion erasoan asmatzea eta halere bi taldeen arteko aldea oraindik gehiago gehitu zen. Aurrekoetan bezalako nagusitasunez amaitu zuten laurden hau 26-53 aurkakoen defentsa ahula zela eta.
Azken laurdenean, partidua jadanik erabakita zegoela, erasoan asko lasaitu ziren kadeteak, defentsan gogor jarraitu bazuten ere. Horrera, laurden amaieran 30 eta 63-ko markagailuarekin amaitu zen partida. Aipatu beharra dago, More-ren itzulera oso garrantzitsua izan zela partidu honetan, ia partidu bikain bat jokatu zuelako bere lesiotik guztiz irtenda jokatutako lehen partidan.
Aurrera TAKE: Elus (10), Lertxundi (6), Lasa (1), Irurzun (6), Belza (2), Zaldu (0), More (20), Arkaitz (11), Ander (2), Mattin (5) eta Landa (0).
takesb.com-eko erredakzioa