castellano | euskera | kontaktua

Albisteak

Garaipena gertu egon arren, ezin

2010/02/08 - Partidu serioa jokatuta taldeak aurpegia eman zuen momentu oro Paduraren aurka jokatutako partiduan

Seniorra. Kalderero mozorroa etxean utzi eta lanerako buzoa jantzita bidaiatu zuen taldeak Padurara igande goiz atsegin batean. Ohikoak bihurtzen ari diren bidaiariak izan genituen, Ignacio eta bere debuta egin zuen Ioritz. Hasiera batean ez zirudien partidurik aproposena garaipenerako bidera itzultzeko baina entrenatzailearentzat horren garrantzitsuak izan diren oroitzapenak berriz bizi nahi zituen.

Partidua ezin hobeto hasi zen txuriz jantzi zen talde urdiņarentzat. Hasierako planteamendua bete eta lehen laurden zoragarri batean lehen abantailak lortu zituzten tolosarrak. Jon Ander-ek laurden honetan 13 puntu saskiratuz garrantzi handia izan zuen (24 puntu amaieran).

Bigarren laurdenean eta amaierararte joango ez ziren urduritasunak etorri ziren. Baina Goar, Aza eta Ion-en erasoko portzentai onek taldea partidun mantendu zuen amaierarte.

Lastima izan zen garaipena ez eskuratzea, baina astearteko partidu garrantzitsuari begira burubelarri egin beharko da lana orain. Easo jasoko dute 20:00tatik aurrera.

1,2,3... TAKE!!!

takesb.com-eko erredakzioa

Konpartitu:
facebook twitter yahoo! google meneame

Azken albisteak

Orbela Taberna
Tovar Iturgintza
Oria Electricidad