Seniorra. Bigarren talde seniorrak garaipenarekin ekin zion igoera faseari pasa den larunbat arratsaldean Usabalen. Partida aurretik talde teknikoa zalantzaz beterik zebilen, izan ere, lan kontuengatik ziurra zen Kaiet-en bajari, Gazte, Ander Zubelzu eta Gari gehitu bait zitzaizkion, taldea egoera larrian utziz.
Halere, taldea, nahiz eta entrenamendu falta nabaria izan, elkarren artean ongi moldatzen hasi da eta Kike-ren sasoi bikainari eta Manolo-ren hiruko jaurtiketei esker (ezusteko aurkikuntza) eta Elus, Ander eta Ayerbe-ren defentsako lanari esker nahikoa izan zen denboraldiko garaipenik errazenetako bat lortzeko.
Etxekoek aurrea hartu zuten markagailuan hasieratik, bigarren laurdenean soilik galdu zuena (13-14). Halere, momentuko gauza izan zen, handik minutu batzuetara 27-16-koa ikus baitzitekeen markagailuan. Atsedenaldira, 27-20-ko markagailuarekin iritsi ziren, etxekoen alde.
Joko azkar eta kontrolatu batekin, urdinek hirugarren laurdenean utzi zuten erabakita norgehiagoka azken laurdenera 15 puntuko aldearekin iritsi baitziren (46-31). Azken laurdenean etxekoek ez zuten esfortzu handiegirik egin behar izan, izan ere, donostiarrek hiruko jaurtiketa gehiegi egin baitzituzten gutxi batzuk soilik sartzeko.
Garaipen bikaina, inauteri ostean jokatuko den kanpoko partidaren aurretik. Norgehiagoka Otsailak 20-an gaueko 20:00-etan jokatuko dute Irunen.
TAKE Orbela Taberna: Kike (19), Eguren, Manolo (14), Reki (2), Peon (6), Ioritz (2), Otaño (3), Elus (4), Ayerbe (4) eta Kepa (2).
takesb.com-eko erredakzioa