Seniorra. Pauso zuzenarekin jarraitzen du TAKE Orbela Tabernak Lehen Maila Erregionalerako igoera lortzeko helburuan, pasa den larunbatean etxetik kanpo Erroibideri gailen du ostean. Partidarako oztopo bat baino gehiago izan zuten baina bikain irakurtzen jakin zuten garaipena lortu arte.
Hasteko, urdinen espedizioa taldeko 6 jokalariz eta 2 juniorrez soilik osaturik zegoen. Baja batzuen arrazoia jakiteko Koldo entrenatzaileak Iker Jimenez ezagunari bisita egin behar izan zion, ea berak esplikazioren bat aurkitzen zien bajei. Gainera, arazo burokratiko batzuek medio, entrenatzailea bi jokalarirekin berandu iritsi zen partidara eta honen eraginez urdinak hotz irten ziren zelaira eta batere erreferentziarik gabe…
Partidako lehen uneetan etxekoek markagailuan aurrea hartu zuten abantaila motz batzuekin, baina pixkanaka aldea zabaltzen joan ziren 10 puntuko errenta lortu arte bigarren laurdenaren erdialdera (26-16). Tolosarrek ez zuten ondo irakurtzen jakin etxekoen jokoa eta etengabe euren keinuetan erortzen ziren. Defentsa sendotu zen eta honek kontraerasoetan irtetea ahalbidetu zuen, atsedenaldira 26-ko berdinketarekin iristea lortuz.
Hurrengo bi laurdenetan gureek joko adimentsu eta praktiko erakutsi zuten, markagailuan aurrea hartzera eraman zituena hirugarren laurdenaren amaieran (38-40). Azken laurdenean indartsuenaren legea nagusitu zen eta 3 minuturen faltak Kike-k lorturiko hiruko batek partida erabaki zuen 43-50-koa ezarriz markagailuan. Hortik aurrera, baloia mugitu eta ezer gutxi gehiago. Azpimarratzekoa Kaiet-en lana bai atzean eta baita aurrean ere 19 punturekin, Kike-ren azkartasuna (16 puntu) eta Kepa-ren lan ona. Hori bai, taldeko partidu bat izan zen eta hori da garrantzitsuena. Orain lanean jarraitzea besterik ez da geratzen.
takesb.com-eko erredakzioa