Jubenila. Ihauterietako geldialdiaren ondoren berriz ere txapelketari ekin zioten larunbatean Beasainen TAKE Tolosa-ko juniorrek. Aurrean BKL taldea. Ihauterien ondorioz taldeak asko entrenatu gabe bidaiatu zuen Beasaina. Norgehiagoka berdintsu hasi zen eta lehen laurden guztian zehar berdintasun hori izan zen nagusi (12-14).
Bigarren laurdena, lehenengo laurdenaren jarraipena izan zen. Bi taldeek lortzen zuten saskiratzea baina ez zuten lortzen markagailuan ihes egitea. Baina atsedenaldirako 2 minutu falta zirela sartu zuten kanpotarrek azken saskiratzea eta etxekoen 8-0 partzialaz atsedenaldira 34-28 joan ziren.
Hirugarren laurdenean ere gure mutilek lo jarraitzen zuten, eta defentsako lan kaxkarra eginez puntu asko jaso zituzten. Azken laurdenera 55-44 sartu ziren eta zaila izan arren markagailuan gerturatzeko aukera zegoen. Hala ere, nekeak eraginda (hain zuzen 6 jokalarik bakarrik bidaiatu zuten) ezinezkoa izan zen markagailua berdintzea. Azkenean, 65-56 gailendu ziren beasaindarrak.
takesb.com-eko erredakzioa