castellano | euskera | kontaktua

Albisteak

Ezusteko porrotak bigarren mailako kadete mutiletan

2010/02/25 - Bide Bide TAKE-k Astigarragara eginiko bisitan ezin izan zuen garaipenik lortu eta Aurrera TAKE-k bigarren faseko lehen porrota jasan zuen Zarautz ZAST-en aurka.

Kadetea. Astebeteko atsedenaldia eta gero partida jokatzeko gogotsu azaldu ziren Bide Bide TAKE-ko mutilak, baina askotan gertatzen den bezela, gehiegizko grinak alderantzizko emaitza ekartzen du. Horrela, urdinak gogotsu kantxaratu ziren baina ideiak ez zeuzkaten oso argi eta markagailuan tartea zabaltzeko aukera eman zieten Astigarragatarrei eta hemendik aurrera markagailuan atzetik ibiltzera behartuta geratu ziren. Hala ere, atsedenaldira 5 puntuko aldearekin joan ziren eta honek esperantza ematen zuen bigarren zatiari begira.

Atsedenalditik bueltan ordea lehengo lepotik zuten burua eta 8 eta 0-eko partzial batekin partidua apurtu zuten etxekoek. Hor amaitu zen partida Tolosarrentzat. Une horretatik aurrera, mutilek ez zuten jakin partidan sartzen eta porrot batekin itzuli ziren etxera.

Lidergoan zeuden bi taldeak ziren aurrez aurre Aurrera TAKE-ren partidan. Biek partidurik galdu gabe 2.fase honetan eta partidua burrukatua espero zen. Hala ere, gure mutilek primeran hasi zuten partidua: defentsan ondo kunplituz eta erasoan primeran ibiliz. Zarauztarrek etzekiten nola gelditu gure taldea erasoan eta nahiz eta defentsa desberdinak probatu (presioa, zonakakoa,…) tolosarrek nahiko errex gainditu zituzten eragozpen gehienak. Horrela 31-14 markagailuarekin irisi zen atsedenaldira.

Eta hemendik aurrera gertatu zena zaila da azaltzea. Gure taldea desagertu egin zen, eta ordurarte egindako lan bikaina lurrera bota zuten bigarrengo 20 minututan: errelajazioa, partidua irabazita zegoela ustea, konzentrazio falta,…, gauza gehiegi partidua azkenean aurrera ateratzeko. Zarauztarrak gerturatzen joan ziren pixkanaka eta nahiz eta aldaketa ugari egin eta hutsarte guztiak agortu taldea berpizteko, ez zen nahikoa izan kanpotarren jokoa geratzeko. Minutu bat falta zela berdindu zuten markagailua surferoek eta azkenean 44-46 bukatu zen partidua.
Konklusioa: harrigarria da talde bat hain ondo ibiltzea 20 minutuetan eta hurrengo 20 minutuetan beste talde bat izango balitz bezala jolastea. Gogor segitu beharko da lanean.

Hurrengo partidua, larunbatean goizeko 11:00 Irunen.

takesb.com-eko erredakzioa

Konpartitu:
facebook twitter yahoo! google meneame

Azken albisteak

Orbela Taberna
Tovar Iturgintza
Oria Electricidad