Infantila. Partidua nahiko irekita hasi zen, bi taldeek puntuak errex sartzen zituztelako, laurden amaieran bi puntuko abantailekin bukatu zen (14-12). Bigarren laurdenean gauzak berdin jarraitzen zuten baina atsedenaldirako aldea handitu egin zen, 33-26 tolosarren alde.
Hirugarren laurdenean dena aldatu zen eta aurretik eginiko lana pikutara bidali zuten ezin baizuten Antigua-Luberriko jokalariak geldituarazi, laurden bukaeran dena irekita uzten zuten azken laurdenerako (40-42). Baina azken laurdenean berriro pilak kargatu zituzten eta markagailua bereganatzea lortu zuten, bukaeran 56-53.
TAKE Oria Electricidad: Markel (12), Pablo (2), Gaizka (14), Julen (6), Gorka (10), Unai (2), Iker (4), Eric, Jokin eta Jon (6).
takesb.com-eko erredakzioa